Warning: file_get_contents(/home/aixerrot/public_html/euskaraldia.eus/wp-content/plugins/weekly-class/weekly-class.php): failed to open stream: No such file or directory in /home/customer/www/euskaraldia.eus/public_html/wp-includes/functions.php on line 6691
AHOBIZI edo BELARRIPREST: PRESTAKUNTZAREN GARRANTZIA | Usurbil

Ez da erraza norbanakoen hizkuntza-ohiturak aldatzea, eta beraz, garrantzitsutzat dugu AHOBIZI edo BELARRIPREST moduan izena emateaz gain, rol horiekin hartzen dugun konpromisoa zein den argi izatea eta 11 egunetan ahalik eta ondoen burutzea ariketa. Horretarako, gure buruak prestatu behar ditugu, hau da, trebatu egin behar gara AHOBIZI nahiz BELARRIPREST izaten.

Urrian AHOBIZI eta BELARRIPREST modura izen eman duten lehen herritarrak prestatu ditugu. Hemendik aurrera, AHOBIZI eta BELARRIPREST modura izena eman duten herritarrei aholkuak ematen jarraituko dugu sare sozialen bidez eta Usurbilgo sustatzaileen bidez.

Gainera, azken tailer bat antolatu dugu AHOBIZI eta BELARRIPREST guztientzat: azaroaren 20an, asteartean, arratsaldeko 18:00tan. 11 egunetan egin beharrekoa praktikan jartzeko eta euskarak gure egunerokoan zernolako presentzia duen jabetzeko oso lagungarriak dira tailerrak.

Era berean, txapak banatzearekin batera partaideentzako aholkuak eskainiko ditugu eta gure sare sozialen bidez ere poliki-poliki hainbat argibide ematen saiatuko gara. Helburua ariketa ahalik eta ondoen egiteko herritarrak eroso sentiaraztea da.