Warning: file_get_contents(/home/aixerrot/public_html/euskaraldia.eus/wp-content/plugins/weekly-class/weekly-class.php): failed to open stream: No such file or directory in /home/customer/www/euskaraldia.eus/public_html/wp-includes/functions.php on line 6691
AHOBIZI eta BELARRIPREST izateko tailerrak Usurbilen! | Usurbil

Usurbilgo Euskaraldia Batzordeak Ahobizi eta Belarriprest tailerrak antolatu ditu urriaren 24 eta 30erako. Ekimen honekin Ahobiziak eta Belarriprestak prestatu nahi dira.

11 egunez herritarrak euskaraz bizitzeko konpromisoa bilatuko duen Euskaraldia, azaroaren 23tik abenduaren 3ra burutuko da Euskal Herri osoan. 11 egunez Ahobizi eta Belarriprest rolak erabilita, euskararen erabilera maila handitu nahi da ariketa erraldoi honen bidez.

Ahobizi rola hartzen dutenek, ulertzen duenari euskaraz egingo diote, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diete. Belarriprestak berriz, euskaraz ulertzen duten pertsonak dira. Agian erdaraz erantzungo du, baina berari euskaraz zuzentzea nahi du.

Ahobiziak eta Belarriprestak prestatzeko helburuarekin, Usurbilgo Euskaraldia Batzordeak, rol horietan sakontzeko tailerrak antolatu ditu. Bi motatako tailerrak izango dira. Alde batetik, Ahobizi rola hartuko duten pertsonei zuzendutakoak, eta, bestetik, Belarriprestentzat prestatutako tailerrak.

Euskaraldia ariketa soziala da, eta, bertan parte hartzen duen jende kopuruak beste garrantzia du ariketa bera ondo egiteak. Ariketa ondo egiteko, gauza guztietan bezala, ikasi egin behar da, praktikatu. Tailer hauetan hizkuntza egoera errealetan jarriko gara, eta hizkuntza jokabide batzuk barneratuko ditugu. Azken helburua 11 egun horietan euskaraz ahalik eta erosoen sentitzeko tresnak trukatu eta praktikan jartzea da.

Hauek dira urrian egiteko aurreikusten diren tailerrak:

  • Urriaren 24an Ahobizi tailerra iza ngo da 18:00etan Potxoenean.
  • Urriaren 30ean, berriz, bi tailer izango dira 18:00etan Potxoenean: Ahobizi eta Belarriprest.

Tailerren inguruko xehetasunak ezagutu edo bertan izena eman nahi duten pertsonek Euskaraldia Batzordearekin harremanetan jar daitezke, bide hauek erabilita: usurbil@euskaraldia.eus-era mezua bidalita, edo, Noaua! Edo Potxoeneara etorrita.