Warning: file_get_contents(/home/aixerrot/public_html/euskaraldia.eus/wp-content/plugins/weekly-class/weekly-class.php): failed to open stream: No such file or directory in /home/customer/www/euskaraldia.eus/public_html/wp-includes/functions.php on line 6691
Azaroaren 30ean, EUSKALTZALEON SAREA osatuko dugu! | Usurbil

Urtebete igaro da lehen ediziotik … urtebete gelditzen da bigarren ediziorako

Ahobiziok eta belarriprestok plaza hartzera goaz!

Azaroaren 30ean, Usurbilgo frontoi inguruan, egun osoz, EUSKALTZALEON SAREA osatuko dugu!

Sare horretan eskegiko ditugu Euskaraldiak sorrarazi dizkigun bizipenak eta emozioak, baita aurrera begirako desioak eta erronkak ere. Hain zuzen ere, euskaltzaleok ariketa egingo dugu, papertxo batean bi galdera hauei erantzungo diegu:

  1. Zer izan da zuretzat Euskaraldia? –> Bizipenak
  2. Zer lortu nahi duzu bigarren edizioarekin? –> Desioak

Papertxo horiek, pintza batzuen bitartez, frontoi inguruan kokatua egongo den sarean zintzilikatuko ditugu. Usurbilgo euskaltzaleen sarea marraztuko dugu!

Azaroaren 30a baino lehen galderak erantzuteko aukera ere izango da! Azaroaren 22tik aurrera, herriko hainbat gunetan topatuko ditugu papertxoak bete eta uzteko guneak: udalean, Potxoenean, liburutegian, kiroldegian …

Azaroaren 30eko egitaraua hauxe dugu:

  • 12:30etan, Kantu-jira kalez kale. –> Mikel Laboa plazatik abiatuko gara euskaltzaleon bizipenen eta desioen kutxen bila.
  • Ondoren, EUSKALTZALEON SAREA osatuko dugu frontoi inguruan. –> Herritarren bizipenak eta desioak zintzilikatuko ditugu sarean. Zatoz zurea eskegitzera!
  • 19:30etan, “Usurbildarrak daukate”, Herriko artixten emanaldia. –> Euskararen Egunaren harira, pertsona erreferentzial batek idatzitako mezua irakurriko da.