Ezagutzen al dituzu Eli eta Patxi herrikideak? Udan zehar Usurbilgo kaleetan ibili dira Euskaraldiaren berri zabaltzen. Bata auzoz auzo, bestea arraindegian lanean… biek ere lan bikaina egin dute gure hizkuntza-ohiturak astinduko dituen ekimenari buruzko azalpenak ematen. Beren lanari esker, azaroaren 23tik abenduaren 3ra, 11 egunez, ahobizi zein belarriprest izateko prest gaude! Adi bideoei!
Era berean, ikusi al duzue bikote honi Noaua! Aldizkariak eginiko elkarrizketa?
Orain gure txanda da! Zabaldu ozen euskaraldiaren oihartzuna!