Warning: file_get_contents(/home/aixerrot/public_html/euskaraldia.eus/wp-content/plugins/weekly-class/weekly-class.php): failed to open stream: No such file or directory in /home/customer/www/euskaraldia.eus/public_html/wp-includes/functions.php on line 6691
Euskaraldiaren eragina ebaluatzeko ikerketa Usurbilen. Erantzun galdetegiak! | Usurbil

Euskaraldia: 11 egun euskaraz ariketa sozialak hizkuntza-ohituretan duen eragina neurtzeko Soziolinguistika Klusterrak ikerketa abiatuko du. Usurbilgo Udalaren eskariz, herri mailako txostena prestatuko du Klusterrak. Hala, Usurbilen Euskaraldiak izan duen inpaktuari buruzko datuak izango ditugu eskuartean.

Ikerketa egin ahal izateko, ekimenean izena eman duten kideen datu batzuk jasoko dira. Eta datuak fidagarri eta egokiak izan daitezen ahal beste pertsonek bete beharko dituzte galdetegiak. Hiru galdetegi izango dira, galdera errazekin eta 10 minutuan erantzuteko modukoak: lehena, Euskaraldia hasi baino egun batzuk lehenago bidaliko dute; bigarrena, ekimena bukatu eta egun gutxitara; eta hirugarrena, 2019ko martxoan jasoko dute herritarrek. Posta elektronikoz jasoko dute ekimenean parte hartzen duten ahobizi eta belarriprest guztiek.

Garrantzitsua da Euskaraldia bezalako ekimen batek nolako eragina duen ahalik eta modu zorrotzenean ezagutzea, ikerketa horrek islatuko baitu ekimenaren ondorioak nolakoak eta zenbatekoak izan diren. Lagunduko digu ezagutzen hizkuntza ohiturak nola eta zenbat aldatu diren euskararen alde, joera horiek denboran mantendu diren ala ez, eta, finean, ekimenaren bueltan egin den esfortzu guztiaren emaitzak neurtzeko modua izango da. Horregatik, ekimenean parte hartzeko izena eman duten usurbildarrei posta elektroniko bidez jasoko dituzte hiru galdetegiak betetzeko eskatu nahi diegu.