2018ko udazkenean ospatu zen lehen aldiz Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimena. Herritarren hizkuntza-ohiturak euskararen alde aldatzea zuen helburu, baina lortu al zen euskararen erabilera sustatzea eta eskuratutako ohitura berriak epe luzean iraunaraztea? Euskaraldiaren eraginkortasuna neurtzeko eta aztertzeko asmoz, I. Euskaraldia ikerketa burutu da. Ikerketa horren Usurbilgo emaitzak aurkeztuko dira azaroaren 6an, arratsaldeko 18:00etan, Potxoenean.

Horrekin batera, Euskaraldiaren 2. edizioari begira jarriko dira, edizio berriaren aurkezpen publikoa egingo baita. Bertan, 2020ko Euskaraldiaren berrikuntzak aurkeztuko zaizkie herritarrei: Nola parte hartuko dute entitateek? Zer dira ARIGUNEAK? Nola lagun daiteke ekimenaren antolaketan?

Herritar orori luzatu nahi diogu bertaratzeko gonbidapena. Ikus dezagun ekimenak utzitakoa Usurbilen!