Dakizuenez, Usurbilgo Udalaren eskariz, Euskaraldiak Usurbilen izandako eragina neurtzen dabil Soziolinguistika Klusterra. Horretarako, Euskaraldian parte hartutako guztiei hiru galde-sorta betetzeko eskaria luzatu ziguten: lehenengoa, 2018ko azaroan (ekimena hasi aurretik); bigarrena, 2018ko abenduan (ekimena amaitzean); eta hirugarrena, 2019ko martxoan (ekimena amaitu eta hiru hilabetera). Azken galdetegia osatzeko garaian gaude, beraz!

Helbide elektronikoz jasoko dugu galdetegia Euskaraldian parte hartu eta ikerketako 1 eta 2 galdetegiak bete ditugunok. Adi, beraz, posta zerbitzuei! Martxoaren 4tik aurrera helduko zaigu galdetegia. Hala eta guztiz ere, lotura hau ere erabil daiteke galdetegira sartzeko: https://izenematea2.euskaraldia.eus/hirugarren-galde-sorta/

Galdetegia betetzeak 5-10 minutu baino ez dizkizu eskatuko. Oso garrantzitsua da galdetegia osatzea, Euskaraldiaren benetako eragina neurtu ahal izateko Usurbilen. Laguntza behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan: usurbil@euskaraldia.eus

BETE GALDETEGIA, EZ UTZI AZKEN MOMENTURAKO!