Warning: file_get_contents(/home/aixerrot/public_html/euskaraldia.eus/wp-content/plugins/weekly-class/weekly-class.php): failed to open stream: No such file or directory in /home/customer/www/euskaraldia.eus/public_html/wp-includes/functions.php on line 6691
Olatz Altuna eta Inaxio Usarralderen hitzaldia Euskaraldian izen emateko epea irekitzear dela | Usurbil

Hizkuntza-ohiturak aldatzeko prest ageri diren herritarrentzat irailaren 20tik aurrera irekiko da Euskaraldian izen emateko epea. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskal Herri osoan burutuko den ekimenen honetan, Ahobizi edo Belarriprest gisa parte har dezakete 16 urtetik gora dituzten eta euskara ulertzeko gaitasuna duten herritarrek.

Zergatik antolatu da horrelako ekimen erraldoia, ordea? Zergatik da garrantzitsua bertan parte hartzea? Galdera horiek erantzuten ahaleginduko dira Olatz Altuna eta Inazio Usarralde herritarrak asteazken honetan, irailaren 19an, 19:00tan, Potxoenean. Hurbildu beraz, Euskaraldiaren nondik norakoen berri jasotzera!