Sustatzaile izan nahi dut

Euskaraldiako sustatzaileak ekimena bultzatzea erabaki duten entitateak, elkarteak edota eragileak dira.
Sustatzaileen egiteko nagusia ekimenean parte hartuko duten ahalik eta ahobizi eta belarriprest gehien aktibatzea da.
Horretarako, ekimenaren zabalkundea egingo dute beren eremuan.
Langileak, bazkideak, bezeroak, kideak, gurasoak… ahobizi eta belarriprest izan daitezen animatuko dituzte.
Eta, gainera, hamaika egunetako hizkuntza praktika horiek posible izan daitezen neurriak hartuko dituzte.

USURBILGO EUSKARALDIAren SUSTATZAILE izateko eginbeharrak:

 

  • Elkartearen barruan Ahobizi/Belarriprestak aktibatzea, ahalik eta gehienen izen ematea lortuz.
  • Elkartea Euskaraldiarekin girotzea.
  • Elkartearen komunikazio tresnen bidez (whatsapp-a, web orria…) Usurbilgo Euskaraldiari buruzko informazioaren hedapena egitea.
  • Talde eragile bat sortzea elkartean, kide bat edo birekin. Kide hauek hiru bileretara etortzea: irailean, urrian eta azaroan.
  • Elkarteko kideen izen ematea bideratzea.
  • Kideak prestakuntza saioetan izen ematera animatzea.
  • Hala beharko balitz, azaroan Ahobizi/Belarriprest txapak banatzea.
  • 11 egunetan Ahobizi/Belarriprest txapak jarri eta aukeratutako hizkuntza jokabidea izatea.
  • Elkarteak baiezkoa ematen badu, elkarteko kideen argazki bat ateratzea, Euskaraldiak gero, komunikazio euskarri gisa erabili dezan (Sutegiko erakustaretoan, web orrian…).

 

Era berean, Usurbilgo Euskaraldia batzordeak ondorengo hauek eskainiko dizkie sustatzaileei:

 

  • Izen-emate euskarriak.
  • Elkartearen publizitatea, ekimenean partaide dela adieraziz.
  • Hiru informazio bilera: irailean, urrian eta azaroan.
  • Informazio orriak.
  • Txapak.
  • Ahobizi/Belarriprest izateko prestakuntza ikastaro orokorrak.

Informazio hau irakurri ostean, SUSTATZAILE izan nahi baduzu, idatzi gure helbide elektronikora: usurbil@euskaraldia.eus