Warning: file_get_contents(/home/aixerrot/public_html/euskaraldia.eus/wp-content/plugins/weekly-class/weekly-class.php): failed to open stream: No such file or directory in /home/customer/www/euskaraldia.eus/public_html/wp-includes/functions.php on line 6691
TXIPLI, TXAPA, PUM! – Txapak banatzeko eguna! | Usurbil

Usurbilen azaroaren 16a izango da Euskaraldian izena eman duten herritarrek beren txapa eskuratzeko eguna.

Goiz-goizetik Noaua! edo Potxoenean izango da txapa eskuratzeko aukera, eta arratsaldean frontoian prestatuko dugun gunean eskuratu ahal izango dira txapak. Festagiroan eta gaztainak janez ekin nahi diogu erronkari! Hauxe eguneko egitaraua:

  • Goizean zehar, TXAPAK eskuratzeko aukera Noaua!n edota Potxoenean.
  • 17:00etatik aurrera Gaztain jatea Frontoian.
  • 17:00-19:00 bitartean Txapen banaketa Frontoian.
  • 19:30ean “Euskaraldirako 4 aitzakia: Nahia, Xabat, Eli eta Patxi” antzerkia Sutegin. Noaua! Kulturaldiaren baitako ekitaldia, sarrerak Noaua!n.

Txapa jasotzearekin batera, Euskaraldiko ariketa ondo egiteko gomendio batzuk ere emango dizkiegu ahobizi zein belarriprest guztioi.

Egun horretan ezin baduzu zure txapa jaso, jarri harremanetan Usurbilgo batzordearekin, usurbil@euskaraldia.eus helbidearen bidez, informazio-mahaiak baliatuz edo Noaua! zein Potxoenean galdetuz.