Warning: file_get_contents(/home/aixerrot/public_html/euskaraldia.eus/wp-content/plugins/weekly-class/weekly-class.php): failed to open stream: No such file or directory in /home/customer/www/euskaraldia.eus/public_html/wp-includes/functions.php on line 6691
Usurbilen ere irekia dago izena emateko aukera! | Usurbil

Irailaren 20an ireki zen ofizialki Euskaraldian izena emateko epea. Hala, azaroaren 23ra bitarte, ariketa sozial honetan parte hartu nahi duten guztiek ahobizi zein belarriprest gisa izena eman beharko dute.

Horretarako, bide ezberdinak daude:

Alde batetik, webgune bidez egin daiteke izen-ematea. izenematea.euskaraldia.eus webgunean zuzenean beraien datuak utzi ahal izango dituzte herritarrek; gero, azaroaren hasieran, aukeratutako roleko txapa jasotzeko herrietan.

Bestalde, Usurbilgo kasuan, Potxoenean, Noaua K.E.-n zein ekimeneko partaide diren elkarteetan izen-emate eskuorriak eskura daitezke. Eskuorria norbanakoen datuez bete, eta berriro ere gune horietara itzuli beharko dute eskuorri betea.

Azkenik, Usurbilgo batzordeak informazio-mahaiak ere ezarriko ditu kalean hainbat egunetan eta bertan ere izena emateko aukera egongo da. Pixkanaka-pixkanaka emango dugu infomazio-mahai horien hitzorduen berri. Lehenengo hitzordua irailaren 23an, igandean, arratsaldeko 19:00tan, Santuenean izango da.