Warning: file_get_contents(/home/aixerrot/public_html/euskaraldia.eus/wp-content/plugins/weekly-class/weekly-class.php): failed to open stream: No such file or directory in /home/customer/www/euskaraldia.eus/public_html/wp-includes/functions.php on line 6691
Usurbilgo hainbat entitate Euskaraldiaren bigarren ediziorako prestatzen hasi dira | Usurbil

 

  • Entitateetan ARIGUNEAK sor ditzaten, prozesua abiatuko dute.
  • Zure entitateak ere Euskaraldian parte hartu nahi du? Jarri harremanetan Usurbilgo Euskaraldia batzordearekin eta informazioa bidaliko dizugu.
  • Lagunduko diguzu Euskaraldiaren ariketa Usurbilgo entitateei azaltzen? Aurkezle-sarea osatzen ari gara. Animatu!

 

2018. urte bukaeran, hizkuntza-ohituren aldaketan, pauso garrantzitsuak eman ziren Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimenaren baitan. Aurtengo bigarren edizioan, urrats berriak emango ditugu, eta norbanakoek ez ezik, entitateek ere neurriak hartuko dituzte hizkuntza-praktika berriak bultzatzeko.

Zer dira entitateak? Zein entitatek har dezakete parte? Mota guztietako entitateek: erakunde publikoek, gizarte eragileek, enpresek, kooperatibek, kultur eta kirol taldeek, etab.; tokian tokikoek, eskualde mailakoek, lurralde batekoek zein Euskal Herri osokoek.

Entitateetara jauzi eginez bultzatuko dira taldeetako hizkuntza-ohituren aldaketak, bigarren edizio honetan. Izan ere, Euskaraldiak, lehen edizioan egin moduan, belarriprestei eta ahobiziei proposatuko die, 15 egunetan, euren egunerokoan egin dezaten ariketa; baina horrez gain, euskaraz mintzatzeko gai diren hiztun-taldeak identifikatu beharko dituzte entitateek: ARIGUNEAK. Horrela, taldean ere hizkuntza-ohiturak euskararen mesedetan aldatzeko ariketa egin ahal izango dute.

Zure entitateak Euskaraldian parte hartu nahi duela? Jarri harremanetan Usurbilgo Euskaraldia batzordearekin (usurbil@euskaraldia.eus helbidean edo 943 37 19 99 zenbakira deituz), eta beharrezko informazio guztia bidaliko dizugu: Ariguneak zer diren, nola identifikatu daitezkeen, zein pauso eman izen emateko…

Usurbilen dagoeneko Euskaraldia prestatzeko konpromisoa hartu dute honako 13 entitate hauek:

  • Santueneko Gure Elkartea taberna
  • Santueneko Zaharren Egoitza
  • Usurbilgo Lanbide Eskola
  • Kabiene
  • Orbeldi dantza taldea
  • Fagor Automation
  • Saizar sagardotegia
  • Usurbilgo Kirol Elkartea (eskubaloia)
  • Usurbilgo Futbol Taldea
  • Aitzaga taberna
  • Natali
  • Amenabar farmazia
  • Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba

Ez geratu atzean!

 

Aurkezle-sarea osatzen

Lagunduko diguzu Euskaraldiaren ariketa Usurbilgo entitateei azaltzen? Aurkezle-sarea osatzen ari gara! Norberak erabakiko du zein entitateri aurkeztu nahi dion: lan egiten duzun enpresari, irakasle edo guraso zaren ikastetxeari, bazkide zaren elkarteari, kafea hartzen duzun tabernari, erosketak egiten dituzun dendari, afiliatua zaren sindikatu edo alderdi politikoari…

Aurkezle-sarean izena ematen duzuenok beharrezkoa den laguntza eta materiala izango duzue, eta nahi izanez gero, jasoko duzue formazioa, aurkezpenak egiten hasi aurretik. Animatu! Gehiago eta hobeto egingo dugu asko bagara! Aurkezle-sarean izena emateko, usurbil@euskaraldia.eus helbidera idatzi edo 943 37 19 99 zenbakira deitu.

 

Bigarren edizioan, gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egingo dugu euskaraz!

Usurbilgo Euskaraldia batzordea, 2020ko urtarrila.