Warning: file_get_contents(/home/aixerrot/public_html/euskaraldia.eus/wp-content/plugins/weekly-class/weekly-class.php): failed to open stream: No such file or directory in /home/customer/www/euskaraldia.eus/public_html/wp-includes/functions.php on line 6651
“Euskaraldia: 11 egun euskaraz, eta gero zer?” solasaldia, Kike Amonarriz soziolinguistarekin | Usurbil

Badira hiru hilabete Euskaraldia amaitu zenetik, 11 egun euskaraz ekimena burutu zenetik, alegia. 1.333 usurbildarrek parte hartu genuen bertan, ahobizi edo belarriprest gisa. Erantzun handia izan zuen ekimenak gure herrian, eta hizkuntza-ohiturak astindu beharra azaleratu genuen.

Gainera, ariketak euskararen herriko erabileran eraginik izan duen ikusteko, ikerketa daukagu abian. Dagoeneko bi galdetegi bete ditugu (ekimena hasi aurretik eta amaitu zenean); orain, hirugarren galdetegia betetzeko garaia da.

Esanak esan, ziur gaude norberaren hizkuntza-ohiturak nolakoak diren ikusteko balio izan zuela Euskaraldiak. Horregatik, une aproposa iruditzen zaigu 11 egun horietan bizitutakoa gogora ekarri eta ondorenari buruz hitz egiteko.

Helburu horrekin, Kike Amonarriz soziolinguista gonbidatu dugu herrira. Ariketan parte hartu genuen herritar guztiekin batera, guztion artean, Euskaraldiaren balantzea osatu nahi dugu, eta aurrera begira jarri, etorkizunean Usurbilen euskara arloan egin nahi duguna marraztuz.

  • Euskaraldia: 11 egun euskaraz, eta gero zer?” solasaldia, Kike Amonarriz soziolinguistarekin.
  • Hitzordua: martxoak 12, asteartea, 18:00, Potxoenea.

Zatoz!