Gaindegiak (Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia), Euskaraldiko parte-hartze datuak hartu eta zenbakitara ekarri eta irakurri ditu. Hala, parte-hartzaile kopuru osoaz gain, ikusi ditzakegu datuak lurraldeka eta eskualdeka banatuta, adin tarteetan zatikatuta edo rolaren arabera nola banatu den. Hori guztia, gainera, grafiko eta mapetara ekarrita.
Usurbilgo parte-hartze datuak kontsultatu nahi duenak hemen du aukera.
1.333 lagunek hartu zuten parte Euskaraldian Usurbilen, 1.110 ahobizik (% 83) eta 223 belarriprestek (% 17) alegia. Parte-hartzaileen datuok adinaren eta generoaren arabera banatuz biltzen dira Gaindegiaren euskarrian, baita biztanleriarekin eta euskal hiztunen kopuruarekin alderaketak eginez ere.
“Euskaraldia zenbakitan” txostenean, berriz, Euskal Herriko emaitzak ikus daitezke.